Gorrak hobeto jendarteratzeko plana eskatu du Getxoko PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 21a, 14:41

Getxoko PSE-EEren udal taldeak pertsona gorrei arreta osoa emateko plana egin eta garatzea proposatzen duen mozioa erregistratu du datorren Udalbatzan eztabaidatu dadin. Alderdi konstituzionalistaren arabera, udalerrian 1.700 laguni mesede egingo liokete zeharkako neurriek. Agustin Ruiz zinegotziak jakinarazi duenez, egun pertsona horiek dituzten komunikazio mugak ezabatu nahi ditu ekimenak, tokiko administrazioaren baliabide eta zerbitzuak kolektibo horrengana hobeto ailega daitezen. Horrekin batera, entzumen-urritasuna pairatzen dutenen autonomia maila altuagoa lortzea eta ondo entzuten dutenekiko integrazioa sustatzea dira iniziatibaren beste xedeak. "Bizitza duin bat integrazioa eta eremu guztietara iristeko erraztasuna aplikatzen lortzen da: maila pertsonalean, sozialean, komunitarioan, sendian, lanean, kulturan eta aisialdian", gehitu du Ruizek. Argazkian, Zea Mays taldearen "Negua joan da ta" kantaren bideoklipa grabatzeagatik ezagun bihurtu den Ainhoa Moiua gor-hizkuntz itzultzailea 17. Korrikako azken ekitaldia bilakatzen / cc-by-nc-nd Xabier Artola-Zubillaga.

PSE-EEren proposamenean leihatila bakarrak du garrantzi handia. Bertatik administrazioak gorreria pairatzen dutenak dagokien lekura bideratu beharko lituzke: udal teknikariak komunikazio estrategia egokietan formatuz; udalaren webgunearen sarbidea hobetuz; udalbatzak, hitzaldiak, polizia arreta edota jaiak bezalako ekimenak gorrentzat egokituz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun