Getxoko Udaltzaingoak A.J.G.G. 21 urteko gizonezkoa atxilotu du gaur, Neguri aldean aparkatuta zeuden sei ibilgailuren kristalak apurtu eta barruan lapurtzea egotzita. Udal iturrien arabera, atxilotua kalez jantzitako poliziek topatu dute goizaldeko 3ak aldera eta, nor zen ikertzen ari zirela, inguruko auto batzuetan kalteak zeudela eta barruan lapurtu dutela egiaztatu dute agenteek. Diotenez, antzeko gertaerengatik aurrekari ugari ditu aipatu lagunak. Horien artean, 2010eko azaroan 16 ibilgailuren barruan ostea leporatuta atxilotu zuen Getxoko Udaltzaingoak. Era berean, Gasteizko epaitegi baten atxilotze agindua du. Gaur epailearen esku geratuko da. Aurreko astean Neguri aldean hainbat ibilgailuren barruan lapurretak izan ondoren, ez ohizko zainketa jarri zuten martxan kaleko jantzirekin zihoazen udaltzain eta polizia uniformaturekin. Horren ondorioz, lapurreta horien ustezko egilearen atxiloketa izan da.