Iratxoz eta ipuinetako pertsonaiez beteko da larunbatean Berango

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 22a, 14:10

2012ko Berangoko Aratusteak iratxo eta ipuinen munduan oinarrituta egongo dira. Mila koloretako pertsonaiek lekua daukaten fikziozko unibertsoa larunbatean, otsailak 25, zabalduko da. Kalejira arratsaldeko 6etan abiatuko da Berangoetako kultur etxetik, frontoira heltzeko asmoz. Simon Otxandategi kalean barrena iratxoak eta parte-hartzaileen imajinazioak sortutako pertsonai sorta osoa ibiliko da. Gauzak horrela, aurrekoetan bezala, adin guztietako lagunak batuko ditu segizioak. Auskalok girotuko du kalejira pilotalekura heldu artean. Bertan, Detraka taldeak jarriko du umeentzako animazioa, adin guztientzako diskoteka hasi baino lehen. Igandean, berriz, Simon Otxandategi taldeko dantzariak izango dira protagonistak, Zuberoako Maskarada interpretatuko baitute, zanpantzarrekin batera. Ohiko lez, 11:15ean abiatuko dira Lantzartetik, ordu bi beranduago Sabino Aranara heltzeko. Bertan, txikiek hartuko dute taldeko nagusien txanda, frontoian dantza erakustaldia eskaintzeko asmoz. Argazkian, Txina izan zen iaz mozorrotzeko aukeratutako gaia / © Berangoko Albisteak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun