Metro Bilbao garraio enpresan ostegun honetarako (hilak 23) ezarritako gutxieneko zerbitzuak bere horretan mantentzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak, "Gara" egunkariak jakinarazi duenez. ESK sindikatuak egin zuen horiek bertan behera uzteko eskaera, otsailaren 16an ere zortzi ordutako (lau goizez eta lau arratsaldez) lanuztea eginda, %30eko gutxieneko zerbitzuak agindu zituelako Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak. EAEko Auzitegi Nagusiak, ordea, ontzat eman du Lakuako arduradunen arrazoiketa. Argudiatu dutenez, zerbitzuaren hasiera orduan abiatuko da lanuztea, ordurik jendetsuenak hartuz. Biharko geldialdiak goizeko 5:30etik 9:30era eta 18:00etatik 20:00etara izango dira eta gutxieneko zerbitzuak %40koak. Argazkian, metro geltoki bat gainezka abenduaren 21eko greba egunean / ©
LAB Metro Bilbao.