Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Trapagan, iruzurra egitea egotzita. Horretaz gain, adin berdineko beste gizonezko bati delitu bera egotzi diote. Ustez, 4.500 euro baino gehiagoko balioa duten gurpilak lortu zituzten engainuen bidez Getxoko eta Trapagako tailer banatan. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailaren arabera, bi lagunek parte hartzen zuten maulan. Batek eskaera telefonoaren bidez egiten zuen eta besteak materiala tailerrean hartzen zuen. Atzo, arratsaldean, agenteek susmagarria atxilotu zuten Trapagako tailer batean gurpil batzuk batzen. Dirudienez, bere gaizkideak beste izen batekin egindako eskaera zen. Gutxienez, beste hiru aldiz, antzeko eskaerak egin ditu susmagarriak Getxoko eta Trapago tailerretan, polizia iturriek diotenez. Eskaera telefonoz egiten zuen gizonezkoak, gazte bat tailerretik pasatuko zela esaten zien eta tailerrekoek ohiko bezeroak zirela pentsatuz arazo barik ematen zioten materiala.