Gorlizko Abeletxeko behiak kalifikatuko dituzte hogei teknikarik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 22a, 19:49

Bihar eta etzi, arraza pirenaikoko behien errendimenduak kalifikatzeko jardunaldiak egingo dituzte Gorlizko Foru Abeletxean. Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako, Nafarroako, Aragoiko eta Kantabriako hogei teknikari elkartuko dira bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Orain dela gutxi, Pirenaiko Ganaduaren Konfederazioak animaliak kalifikatzeko baremoak aldatu ditu. Horretaz gain, errendimenduak hobetu eta egokitzeko beharra aztertzen ari da. "Horretarako, Gorlizko Foru Abeletxea arraza pirenaikoko behien Euskadiko erreferentzia-zentroa denez, abeletxeak bere abereak eskaini ditu arraza horrekin lan egiten duten teknikariek errendimenduak kalifikatu eta irizpideak bateratu ditzaten", azaldu dute foru iturriek. Argazkian, behiak Gorlizko Foru Abeletxean / © Bizkaia.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun