Bost hilabete joan dira Getxoko Bildutik aurrekontuei buruz hitz egiteko EAJren gonbidapenari baiezkoa eman genionetik; gure erabakia publikoki egin genuen hasieratik. Bost hilabete luze horietan hainbat dira eman ditugun pausoak. Lau zerga adostu genituen urrian, zenbait hobari zehaztuz eta gehienezko igoera KPIarena izango zela mugatuz. Horrez gain, guretzat oso garrantzitsua eta emankorra izan den parte hartze prozesua zabaldu genuen getxoztarrekin. Egindako bilera zein asanblada irekietan, 30 eragiletik gora parte hartu dute orain arte, arlo eta sektore ezberdinetakoak; 100 proposamenetik gora jaso genituen horiengandik guztiengandik. Bilduk aurrekontu negoziaketan emandako pauso guztiak lau haizetara zabaltzen saiatu da, prentsa aurreko, prentsa ohar edo herritarrekin zuzeneko harremanean. Aurrekontuak sortzeko eta adosteko orain arte Getxoko udalean erabilitako sistemarekin apurtu behar da; gardentasunaz eta herritarren parte hartze aktiboarekin osatutako aurrekontuak nahi ditugu gure herrirako. Argazkian, Bingen Saitua eta Maitane Nerekan Getxoko Bilduko zinegotziak, aurreko prentsaurreko batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!