EAJk ere ez du kartzela bat eraikitzeko egokitzat jo Kukularra auzoa. Estebanek esan du aukeratutako 15.000 metro koadroko lursail hori ''konplikatua'' dela, ez dagoela bertara garraio publikoen bidez erraz iristerik, zainketa erraza ez duela, eta etorkizunean esparru horren garapena eragotziko lukeela.
PSOEko ordezkaria izan da "teknikoki" kokapenak baldintzak betetzen dituela onartu duen bakarra. Halere, proiektua berraztertzea onartu du, Gobernua egiten dabilen azpiegituren planaren baitan "logikoa" delakoan.
EAJk aurkeztutako hasierako proposamena Espainiako Kongresuko aldizkarian