Aurrekontuak martxoan onartzeak esan nahi du egitasmo guztiak, gutxienez, hilabete batean atzeratzen direla, martxoko ohiko udalbatza hile amaieran izaten delako, eta aurretiaz ez-ohiko pleno bat egiten bada onartezinezko beste diru publikoaren xahuketa egin beharko da, zinegotzi guztiei dietak-eta ordaindu behar zaizkielako.
Bilduk uste du oso posiblea zela otsaileko osoko bilkuran adostasunak lortzea eta Aurrekontuak aurrera ateratzea. Ikusteke dago ia aurrekontuen atzerapen hau trikimailua besterik ez den ohiko udal lana atzeratzeko eta oztopatzeko legealdiaren hasieran gertatu zen bezalaxe. Zoritxarrez hilabetea itxaron beharko dugu hori jakiteko. Bitartean Bildu alderdien gainean egongo da haien proposamenak eta asmoak ezagutzeko. Beti bezala, herritarrei informazio zuzena helaraziko dizuegu.
Parte-hartze prozesuaren balorazioa eta aurrekonturako proposamenak
Bilduk borondate argia izan du alderdi guztiekin adostasunetara heltzeko, eta bete behar diren epe guztiak errespetatu ditu, azaroan ekarpenak egiteko lehen eskaintza ofiziala egin zuenetik aurrekontuen zirriborroa aurkeztu arte urtarrilean, onartuak izateko proposatzen zen data baino hilabete bat lehenago. Jadanik azaroan, ohiko Ogasuna batzordean alderdi guztiei eskatu zitzaien aurrekontuei ekarpenak egiteko. Urtarrilean, zehatz-mehatz 13an, 16an eta 17an, udalean ordezkaritza duten alderdiekin bilerak egin ziren eta aurrekontuen zirriborroa eta partaidetza prozesuaren emaitzak aurkeztu zitzaizkien. Egun horietatik aurrera, hainbat bilera eta harreman izan dira, eta beti Bilduk deitu izan du harreman horiek gauzatzeko. Egutegi eta prozedura hauek aintzat haurtuz, Bilduk proposatu zuen, eta horrela aurkeztu zien aurretiaz alderdi guztiei, aurrekontuak otsaileko ohiko udalbatzan onartzea. PNVk eta PSOEk, aldiz, denbora falta aitzakiatzat erabiliz, martxora arte atzeratu dute aurrekontuen ezbaia plenoan. Argazkien, aurrekontuen gaineko batzar orokorra, urtarrilaren 20an / © Sopela.net.