Euskal selekzioen bideragarritasun juridikoaz aritzeko Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (
ESAIT) gaur 19:00etarako Plentziako kultur etxean antolatuta zuen hitzaldia bertan behera gelditu da. Taldeko kideek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, "Euskal selekzioen bideragarritasun juridikoa eta etorkizuneko ibilbidea" hitzaldia ezin izango dute eman azken orduan suertatutako "arazo teknikoak direla eta". Bestalde, ESAITek ez du jakinarazi solasaldia atzeratu den ala egitea behin betiko baztertu duten. Aurretik, hilaren 9an, Algortan burutu zuten ekimena. Bertan, egungo marko juridikoan euskal selekzioen bideragarritasuna aztertu eta ofizialtasunaren bidean eman daitezkeen urratsak" jorratu zituzten, eskualdeko hainbat kirolariekin batera. Argazkian, Euskal Herriko futbolariak Kataluniaren aurka 2006an jokatutako partidaren aurretik, ofizialtasuna eske / © Naziobatselekziobat.org.