Egun hasierako lanuzteak %85eko erantzuna izan duela adierazi du
Metro Bilbaoko greba batzordeak. ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuek babestuta, goizeko 5:30etik 9:30era bitartean egin dute geldialdia beharginek, lan baldintzen murrizketak salatzeko. Greba batzordearen arabera, gutxieneko zerbitzuak gainditu egin ditu garraio enpresak. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ezarritakoaren arabera,
trenen %40k behintzat martxan behar dute, eta metroko sindikatuek uste dute gaur erdiak ibili direla. 18:00etatik 22:00etara bitartean ere lanuztea egingo dute. 19:00etan San Mamesen Athletic-Lokomotiv Mosku Europako Ligako partida hasiko da, eta Metro Bilbaoko arduradunek futbol jarraitzaileei ohartarazi diete kontuan har dezatela geldialdia egongo dela ordu horretan. Argazkian, Metro Bilbaoko langileek egindako kontzentrazioetako bat / ©
LAB Metro Bilbao.