Donostiako Orfeoiaren kontzertuak proiektatuko dituzte bihar Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 23a, 17:59

Ostiral Musikalen hirugarren zita bihar izango da, Donostiako Orfeoia luxuzko protagonista izango dela, 19:00etatik aurrera. Berangoetako kultur etxeko ekitaldi aretoan proiektatuko dira aipatu taldeko ehungarren zein 110. urteurrenak ospatzeko kontzertuak. Anoetako estadioan zuzenean egin zuten grabazioa. Donostiako Orfeoiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izan zuen lagun. Bestalde, aipagarria da errepertorioaren xarma, musika klasikoa ez den beste estilo batzuk gogoko dituztenentzat gozagarri: herri kantak ere hartzen ditu, Mikel Laboaren abestiak, Gutierrezenak, Olaizolarenak, eta abar. Victor Pablo Perez da Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria eta Jose Sainz de Alfaro orfeoiarena. Hirugarren ekitaldia dugu oraingokoa, aurreko biak harrera ona izan ostean: udal iturriek aipatu dutenez, hurrenez hurren, 60 eta 100 lagunek parte hartu zuten. "Publikoaren erantzunak asebete gaitu", dio Juan Carlos Balerdik. Berarekin batera, musutruk lan egiten duten beste bort lagunek osatzen dute Grupo Pro Music taldea: Ignacio, Felix Lareki, Maria Jesus Bizkaia, Mertxe Basauri eta Eva de Pablos. Argazkian, Donostiako Orfeoia Madrilen 2010eko azaroan / © Donostiako Orfeoia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun