Surfaren, abenturaren eta muturreko kirolen zaleek ezin galtzeko hitzordua dute gaur iluntzeko 8:30ean Larrabasterrako Plaza Beltza herri liburutegian. Bertan,
Kepa Acero surflari algortarrak pasa den abuztuaren 21a eta abenduaren 20a bitartean egindako surf bidaia azalduko du. "Azken Muga" deritzon proiektuan Alaska eta Patagonia arteko ibilbidea bakarrik egin zuen algortarrak, mundu bukaeraraino olatuen bila. Horren bidez, 2010ean burutu zuen "Bost olatu bost kontinente" proiektua oraindik harago eraman nahi zuen Acerok, muturreko egoeretara heldu eta antzinako abentura surfa berreskuratuz eta ingurumena eta jendartearekiko harremanak estutuz. Acero heldu bitartean Alaska eta Patagoniako hainbat gune oraindik surflariek ukitu gabeko kostaldeak ziren eta horietara ailegatzea bidaian zehar ikertzen joan zen algortarra. Argazkian, Kepa Acero bidaian zehar / © Kepa Acero.