Mutil bat atxilotu dute Algortan ziklomotor baten piezak lapurtzen saiatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 23a, 18:57

Ertzaintzak 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Algortan, indarkeriaz egindako lapurreta delitua egotzita. Dirudienez, piezak saltzeko edo, ziklomotor baten motorra desmuntatuta zeukala harrapatu zuen horren jabeak, Gabriel Ramos Uranga kaleko komunitate-garaje batean. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, eguerdiko 12ak baino lehen jaso zuten ertzainek azken horren abisua, ustezko lapurra atxikita zeukala esanez. Bertaratutako poliziek gazteari identifikazioa eskatu eta, beharrezko egiaztapenak egin ostean, atxilotu egin zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun