Ikuskizunaren aurrerakina (© Audience)
AUDIENCE plays AMERIKANUAK from infoaudience on Vimeo.
Ingelesez abesten duen Audience talde gernikarrak "Amerikanuak" dokumentalerako sortu zuen soinu banda aurkeztuko du zuzenean bihar Kultur Leioako auditoriumean. 21:00etatik aurrera, Gaizka Insunza (pianoa, gitarra), Hannot Mintegia (gitarra, banjoa, programazioak), Ager Insunza (pedal steel, steel gitarra, dobroa, biolina), Andoni Lauzirika (kontrabaxua) eta Mikel Sagarna (bateria) musikariek osatutako boskoteak 19 kanta eskainiko dituzte, blues, rock, country eta folk doinuetan oinarrituta. Horretarako denetarik erabiliko dute: pianoa, gitarra, biolina, steel guitar, baseak, programazioak eta esperimentazioak erritmo tradizionalekin. Sarrera 10 eurotan eros daiteke. Argazkian, Audience taldea / © Audience.
AUDIENCE plays AMERIKANUAK from infoaudience on Vimeo.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!