Abran dragatze lanak egin ez ditzaten sinadurak batuko dituzte bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 24a, 18:14

Bilboko Portuko Agintaritzak Luzuero gaina inguruan egin gura dituen dragatze lanak aurrera eraman ez ditzan sinadura bilketa eta elkarretaratzea egingo ditu bihar, larunbata, Abra Bizirik Getxoko plataformak. Hitzordua, goizeko 12:30ean jarri dute Algortako Telletxe plazan. Kirolariek, auzotarrek, arrantzaleek zein herri elkarte eta eragileek osaturiko herri ekimenak azaldu duenez, horrelako iniziatiben bidez duten xedea "draga bertan behera uztea da, eta itsasoa, hondartzak, arrantza, surf, turismoa… defendatzea; eta horrekin batera Getxok berea duen bizimodua". Argazkian, Algortako Portu Zaharrean egindako agerraldia / © Algortako Portu Zaharra bloga.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun