Zerbitzu publikoen ezkutuko pribatizazioak eta langile klasearen pobretasunaren pixkanakako handitzea ez da kasualitatezkoa, kapitalismoaren egituraren krisi sakona kontutan hartzen badugu. Burgesia handiak eta finantza-oligarkiak, tokiko langileen eta herri zapalduen esplotazioaren bidez 2008 urtetik baino lehen lortzen zuten gain-balioaren erauzketaren maila berreskuratu behar dute. Horretarako, hainbat bide hartu dituzte soldatak murrizteko helburuarekin, eguneroko lan kantitatea handitzeko, eta herriaren bizitza kostua igotzeko. Baita ere, herrialde gehiagoren inbasioekin hasi dira (Irak eta Afganistan lehen, Libia, Siria eta Iran orain).
Langileok ezer ez dezakegu espero kapitalismoarengandik. Benetako boterea enpresariek eta bankariek dute, eta bakarrik iraultza sozialistak aldatu dezake egoera hau. Horretarako, langileok gureak diren egitura antolatuak eraiki behar ditugu, burgesiaren kontra borrokatzeko, eta baita ere honen erakunde politikoen aurka.
Bakarrik komunismoak, kapitalismoaren gainditzearen bidez, beharrizan kolektiboen betetasuna bermatzen du, lana, etxebizitza, eta orain ez ditugun eskubide guztiak ere. Kapitalismoan etorkizunik ez badago…
Komunismoa munduaren gaztetasuna da!
Gazte Komunisten Batasuna - UJC-Euskal Herria