Getxoko Udaltzaingoak M.T. inizialak dituen 19 urteko mutiko sestaoarra atxilotu zuen atzo, igandea, goizeko 7etan, Algortan, herriko Inauterietan larderia erabiliz hainbat ebasketa egitea egotzita. Izan ere, udal iturrien arabera, aipatu orduan udaltzainek bi gazte ikusi zuten haiengandik ihes egiten. Une hartan hirugarren gazte batek larderia erabiliz eskuko telefonoa lapurtu ziotela salatu zien. Kontrolatuta zituzten bi gazteak patruilarengandik pasadizo baterantz azkar ihes egiten saiatu ziren baina berehala bidea eragotzi eta gelditu zituzten. Haietariko batek objektu bat, lapurtu berria zen eskuko telefonoa, utzi zuen lurrean, bertsio ofizialaren arabera. Udaltzainek mutil horri egin zioten azaleko araketan, gazteak justifikatu ezin izan zituen beste bi eskuko telefono eta argazki kamara bat konfiskatu zizkioten. Horren ondorioz, sestaoarra atxilotu eta berarekin zihoan gaztea identifikatu zuten, beste lapur bat zela baieztatu ezin izan zutelako. Gau hartan Udaltzaingoaren egoitzan zein
Ertzaintzaren aurrean salatutako beste ebasketa eta lapurretak ikertzen ari dira orain, atxilotuak zer ikusirik duen jakiteko. Era berean, berarekin lapurreta burutu zuen beste pertsona identifikatzen saiatzen ari dira.