Azken asteotan Lurralde Zati Planaren (LZP) kontrako asanbladak saldu dituen baserriko produktuez osatutako otzararen zozketak dagoeneko badu irabazlea, nahiz eta agian berak oraindik jakin ez. Bilbo Handia deritzoten eskualde zabaletik at Uribe Kostarako propio Lurralde Zati Plan ekologista eta garapenkeriaren aurkakoa eskatzen duen eskualdeko kolektiboak jakinarazi duenez, saskiaren zozketa iragan den larunbatean burutu zen eta saritutako zenbakia 384 izan zen. Irabazleak martxoaren 12ra arteko epea izango du asanbladarekin harremanetan jarri eta otzara jasotzeko. Horretarako,
ptp-lzp.ez[abildua]hotmail.com posta elektronikora mezu bat bidaltzea besterik ez du egin beharko. Data horretarako irabazlerik agertuko ez balitz, ordezko bi zenbaki jarri dituzte, hurrenez hurren saria jasotzeko: 093 eta 281. Argazkian, LZPren aurkako pintaketa Lemoizen.