Bi gizon salatu dituzte Getxon edari alkoholdunak lapurtu eta adingabeei saldu zizkietelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 27a, 20:54

Getxoko Udaltzaingoak Basauriko 44 eta 32 urteko bi gizonezko salatu zituen joan den ostiralean, Getxo udalerriko supermerkatu batean edari alkoholdunak ebatsi eta kanpoan zeuden Leioako bi neska adingaberi saltzen saiatu zirelakoan. Udal iturriek jakinarazi dutenez, bi gizonei ebasketa falta egotzi diete eta haien aurkako administrazio-espedientea tramitatzen ari da jada. Drogomenpekotasunaren Legea hautsi dutelakoan, 3.000 euroko isuna ezar diezaiekete. Halaber, 290 euroko balioa zuen arropa atzeman zieten poltsa batean. Basauritarrek bere jatorria ezin izan zutenez argitu eta Ezkerraldeko denda batetik ebatsi zutela iritzita, udaltzainek bahitu egin zieten. Bestalde, adingabeko biren gurasoei gertatutakoaren berri eman zieten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun