Imanol Beristain Gutierrez "Lolo" 29 urteko preso politiko itzubaltzetarra kalean dago jada, herri horretako Herri Bilguneak Beristainen senide eta lagunak iturri gisa aipatuta adierazi duenez. Gazteak arratsaldeko 8:20ak pasatuta zeharkatu du Madrilgo Alcala espetxeko atea. Bertan izan ditu zain herritik joandako gertukoak. Horiek guztiak, dena den, identifikatu eta hainbat denbora erretenitu dituzte polizia-kontrol batean. Beristainen senideek 30.000 euroko fidantza ordaindu behar izan dute. Orain bi aste behin-behineko askatasunerako bista izan zuen preso itzubaltzetarrak. Beristain
2010eko urriaren 22an atxilotu zuen Espainiako Polizia Nazionalak Fernando Grande Marlaska epaileak Segiko Ipar Uribeko arduraduna izatea leporatu ziola. Bost egun beranduago,
itzubaltzetarrak tratu txar fisiko zein psikologikoak pairatu zituela salatu zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Besteak beste, poltsa, kolpeak eta mehatxuen berri eman zuen. Harrez gero, prebentibo egoeran daukate Alcala espetxean, Getxotik 413 kilometrotara. Bertatik atera da gaur. Argazkian, Imanol Beristain atxilotu zuten egunean.