Elkarretaratzean irakurritako oharra
Izan zirelako gara eta garelako izango dira. Oroimena, duintasuna eta borroka
Iraganari uko egiteko eskatzen ari zaizkigu eta horretarako prest ez gaudela ulertu dutenean beren gerra tresneria guztia jarri dute martxan, Eusko Gudarien presentzia oro ezabatzeko eta euren ekarpena isilarazteko.
Baina guk ozen diogu eurek izan zirelako garela eta eurengatik izateko aukera izango dugula. Unerik zailenetan trukean ezer eskatu gabe, elkartasunak eta maitasunak bultzatuta beren bizitzak eman dituzten ehunka gizon emakumeak ez ditugu ahaztuko, ezta gutxiago ere.
Eta herri honi eragindako erresumina eta oinazea ez ditugu ahaztuko. Inperio espainol eta frantsesak gure hizkuntza ito eta gure izerdia lapurtu dute. Jazarri gaituzte, gure bizitzak moztu dituzte eta hori nahikorik ez bada gure memoria lapurtu nahi digute karea, lurra, toxikazioak eta debekuak erabiliz.
Herriak ez du ahazten ezta barkatzen ere eta gerra epaitegi, kolore guztietako polizien eta ukapen mota denen gainetik Tigrek eta Herri honen alde dena eman dutenen suak argitzen eta argituko digu bidea, bai orain eta baita aurrerantzean ere.
Askatasunera, Euskal Herri independente sozialista eta feministara doan bidea. Hori da izan diren, garen eta izango direnei duintasuna berriz emateko era bakarra. Duintasuna justiziarekin eta errespetuarekin lotuta dagoelako eta horiek pertsona eta herri askeekin.
Independentzia trakzio ardatza, Eusko Gudarien elkartasuna eta maitasuna eredu eta borroka indarra, etsaiak ez digulako ezer oparituko, aste honetako atxiloketak eta tortura basatiak horren adibide argia dira. Euskal Herriak sortzen duen presioa jasan ezina denean soilik lortuko dugu estatuak mugiaraztea eta aukerak badaude, anbizioz jokatuz Argalak zioen moduan: Ondo antolatutako herriak lortuko ditu helburu handiak. Jo ta ke garaipenera arte!
Agur eta ohore Tigre
Agur eta Ohore Eusko Gudariak
Gora Euskadi eta askatasuna!
Elkarretaratzea iragartzeko kartela