Larunbat honetan, martxoak 3, laugarren Inauteri Tematikoak ospatuko dituzte Plentzian. Mozorrotzeko gaia "etorkizuna" izango da: "nola ikusten duzue zure burua etorkizunean, nola imajinatzen duzue etorkizuna, nolako aldaketak espero dituzue etorkizunean, zein itxaropenak dituzuen etorkizunerako, nola imajinatzen duzue Plentzia, Gorliz, Euskal Herria, Mundua etorkizunean?", azaldu du
Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA). Horrenbestez, eguerdiko 12:30ean hasiko dira ekitaldiak, txupinazoaren bitartez, Astillero plazan. Jarraian, triki-poteoa egingo dute. 14:30ean, berriz, bazkaria izango da, Jai Alai pilotalekuan. Horretarako txartelak La Kala tabernan erosi beharko dira. Arratsaldeko egitarauari dagokionez, batukada eta sari banaketa izango dira 17:30etik aurrera. Gauez, Barakaldoko
Revolta Permanent eta Uribe Kostako
Rotabator taldeek emango dute kontzertua 21:30etik aurrera, Jai Alain. Amaitzeko, Andoaingo
Ingo Al Deu taldeak girotuko du dantzaldia. Informazio gehiagorako:
plentziatagorlizko.ga[abildua]hotmail.es. Argazkia: © Ingo Al Deu.