Kontsumo taldeei buruzko hitzaldia emango dute gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 29a, 11:08

"Elikadura subiranotasuna eta autosufizientzia" lelopean, gaurko, hitzaldia antolatu du Algortako Gazte Asanbladak. Hitzordua 19:30ean jarri dute Eztabaida gune antiautoritarioan. Ondoren, luncha ere izango da. Solasaldian, Nekasarea proiektuaren inguruan arituko dira Bizkaiko EHNEko kideek. Egun, eskualdean bost kontsumo talde daude. Antolatzaileen xedea baserritarra eta kontsumitzaileen arteko bitartekari gabeko talde gehiago sortzea da, elikadura biologikoa sustengatuz. Argazkian, Sonia Ingunza Arratiako baserritarra aurretik Algortan emandako hitzaldi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun