Euskarazko tupper-sex saioa antolatu du Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 28a, 19:20

Ezohiko eskaintzarekin dator oraingoan Egizu Getxo euskaldun! taldeak: tupper-sexa euskaraz! Saio hori neskentzat antolatzen ari dira eta, parte hartzeko, aldez aurretik izena eman (619 935 541) beharko da. Hala ere, mutilak ere interesatuta egonez gero, beste bat antolatzeko prest agertu dira. Bigarren hori mistoa. Lehenengo saioa martxoaren 17an, larunbata, izango da Itxas Argiako lagunen txokoan (Iturribide kalea 24A, Getxo), Malakate plazan, Geroa ikastolatik hurbil. Salneurriari dagokionez, 6 euro ordaindu beharko dituzte berbalagunek zein Bizarra Lepoan euskara elkarteko bazkideek; eta 8 euro gainontzekoek. Merienda egiteko aukera ere planteatu dute, bakoitzak jan edo edateko zer edo zer eramaten badu. Argazkia: cc-by-sa xornalcerto.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun