1968 eta 1976 urte bitartean, Frankismo betean, apaiz talde batek Euskal Herriak jasaten zuen zapalkuntza eta errepresio basatiaren aurrean ahotsa goratzea erabaki zuen. Sermoien, idazkien, gose greben edo eta itxialdien bidez, haien herriaren eta munduaren aurrean euskal erresistentziaren ikur bihurtu ziren. Hala, bada, Espainiar Estatuak, Elizaren onespenarekin, apaiz horiek errepresioaren jomuga bihurtu zituen eta, azkenean, Zamorako apaiz-kartzelan amaitu zuten: Eliza eta Estatuaren gatibu.
Irteera sagardotegira
Bestalde, Meñakoz elkarteak Astigarragako Oyarbide sagardotegira irteera antolatu du. Txangoa martxoaren 17an izango da, larunbata, eta 11:00etan abiatuko dira Sopelatik. Hernanin poteoa egin eta gero, 14:15ak aldera Oyarbide sagardotegira helduko dira, eta bazkaldu ostean, berriro bueltatuko dira Hernanira. Gaueko 3ak aldera itzuliko dira Sopelar.
Irteeran parte hartzeko beharrezkoa izango da martxoaren 9a baino lehen ondoko kontu korronte honetan 45 euro sartzea: BBK 2095 0307 10 9104433245. Prezioaren barruan autobusa eta sagardotegia egongo dira.