Areetatik abiatuko da ostiralean Emakume Abertzaleon Topaketa Feministerainoko autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 28a, 20:28

Aurten Euskal Herriko Bilgune Feministak 10 urte betetzen ditu eta urteurren borobila aitzakia hartuta Emakume Abertzaleon V. Topaketa Feministak egingo dituzte asteburu honetan, martxoaren 2tik 4ra. "Hamaika egiteko ari gara" lelopean, nazio hausnarketa eta ospakizuna Leitzan izango da, 2001ean I. Topaketa egin zuten leku berean. Hain zuzen ere, Algortako Bilgune Feministak jakinarazi duenez, bertara joateko autobusa antolatu dute Bizkaitik. Garraioa ostiralean irtengo da 15:45ean, Areetatik, Bizkaiko Zubitik. Eta izen-ematea bfalgorta[abildua]gmail.com helbide elektronikora mezua bidaliz egin ahal izango da. Argazkian, Bilgune Feministak urte hauetan Algortan egindako mobilizazioetako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun