Kiroldegiko kuotaren erdia baino ez dute ordainduko Sopelako langabetuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 28a, 21:35

Sopelako Udaleko osoko bilkurak kiroldegiko kuota berriak onartu zituen joan den ostegunean, otsailak 23. Tasak 2012ra gaurkotuak izan dira, eta besteak beste, langabezia egoeran dauden auzokideei zuzendutako hainbat onura onartzea erabaki dute. Horren arabera, Sopelan erroldatuta dauden auzokide langabetuek %50eko deskontua jasoko dute aurrerantzean, udal kiroldegiko kuotan. Proposamena langabezia egoeran dauden auzokide guztiei zuzenduta dago, langabezia-saria edo laguntza familiarra jaso ala ez. Deskontuan ez dira zuzendutako ekintzak kontuan hartuko, eta onuradunek kiroldegia goizetan eta asteburuetan erabiltzeko aukera izango dute. Argazkian, tasa berrien onarpena Sopelako Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez onartu zuten / © Sopelako Udala.

Deskontua norbanakoei zuzenduta dago. Langabetuek langabezian jarraitzen dutela egiaztatu beharko dute aldian-aldian, langabezia saria kobratzearen dokumentazioarekin. Saririk jasotzen ez duten lagunen kasuan, laguntzak kasuak-kasu aztertuko dira. Udal kiroldegia kudeatzen duen Serviocio enpresa izan da tasa berrien aldaketa proposatu duena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun