Lanuzte egun bakoitzeko doako txartela jasoko dute metroko bezeroek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 29a, 12:01

Metro Bilbaok doako txartelak emango dizkie lanuzteengatik "kaltetuak" izan diren bidaiariei, Txema Oleaga garraioa enpresako presidenteak astelehenean iragarri zuenez. Zehazki hileko edo urteko txartelak ordaindu dituzten bezeroen mesederako baino ez da izango aipatu neurria. Metroko lanuzteek bezero horietan izan duten eragina arintzea du helburu ekimenak. Metro Bilbaoko zuzendaritzak gutun bat bidaliko die bezeroei etxera, eta bertan metroaren ibilbide osoan erabili ahal den txartel bat sartuko dute, lanuzte egun bakoitzeko. Metroko arduradunek martxo hasieran ekingo diote urtarrileko eta otsaileko lanuzteei dagozkien txartelak bidaltzeari. "Egun bakoitzeko 8.000 euroko kostua" izango du Metro Bilbaorentzat ekimen horrek, eta lan gatazkak irauten duen bitartean egingo dute. Argazkian, metro geltoki bat gainezka abenduaren 21eko greba egunean / © LAB Metro Bilbao.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun