Aurten 12 milioi euro gutxiagoko aurekontua izango du EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 29a, 12:13

2012rako 432,96 milioi euroko aurrekontua izango du Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU). Joan den urtean baino 12 milioi euro gutxiago izango dira. %2,78 egin du behera aurtengo aurrekontuak. Azpiegituren inbertsioan eragingo du gehienbat murrizketak, 6 milioi euro gutxiago izango baitute arlo horretan. Gastu Orokorretarako aurrekontuak ere 6 milioi egingo du behera, eta langileei zuzendutako gastuen arloan, aldiz, 3 milioi euro gutxiago izango dituzte 49 irakaslek aurrez erretiroa hartu dezaten bultzatzeko. Irakasle eta ikerlarien osagarriak ordaintzeko zenbatekoak ere milioi bat euro egingo du behera. EHUren Gobernu Kontseiluak joan den ostegunean onartu zuen 2012ko aurrekontu-proiektua. Argazkian, ikasle batzuk Irakasleen Eskolako eraikin berrirantz abiatzen artxiboko irudi batean / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun