Orain urte bete Getxoko Udalak Romo Kultur Etxea bota zuen, Santa Eugeniako eskola zaharretan kokatua zegoena. Eraispena aurreratu zuten eraikinaren egoera txarrarengatik eta Romo Kultur Etxe berriaren eraikuntza aurreratzeko. Aralar Getxotik uste dugu, hau guztia 2011ko udal hauteskundeei begira zegoen estrategia bat zela. Zer hoberik horrelako tamaina duen eraikin bat aurkeztea Getxoko Udalak betidanik ahaztua izan duen auzo batentzat? Urte bete igarota, zergatik ez da ezer eraiki eta lehiaketarik deitu eraikitzeko? Romorentzat Kultur Etxe duin bat nahi dugu. Bost solairu Getxoko itsaslabarrak eta Galea irudikatzen. Zergatik ez dituzte itsaslabarrak eta Galeako ingurua zaintzen fatxada batean irudikatu beharrean? Ingurugiroaz arduratu gaitezen eta ez ditzagun eraikin bateko fatxadan irudikatu. Getxo arkitektura modernoaren museo bilakatzen ari da: Getxo Antzokia, Romo Kultur Etxea... Argazkian, Romo Kultur Etxerako proiektua / © Getxoko Udala.