Gazte Asanblada Sopeloztarraren (GAS) ekimenez, larunbat honetan, martxoak 3, etxebizitza, hirigintza eta generoa landuko dituzte Sekeko gaztetxeak. Horretarako, Etxegorri taldeak prestatutako bi tailer egingo dituzte: batetik, 10:30etik 12:30era, etxebizitzaren ingurukoa. Eta bestetik, 12:30etik 14:00etara, hirigintza eta generoari buruzkoa. Arratsaldean, berriz, Sopelako gune beltzen mana sortuko dute, 16:30etik 19:00etara. Etxegorri arkitektura eskolatik sortutako taldea da, 2003-2004 ikasturtean eskolako ikasle batzuen kezkei erantzuteko asmoarekin. Urtez urte belaunaldi ezberdinetako ikasleok gai ezberdinak jorratzen joan dira, besteak beste, arkitektura egungo jendarte ereduan nola eta zertarako erabiltzen den sakontzen. Argazkian, Sekeko gaztetxean izango dira tailerrak / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.