Aurtengo kantu afaria martxoaren 23an egingo du Berbalamiñek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 29a, 13:02

Aurtengo kantu afaria martxoaren 23an egingo dutela jakinarazi du bere webgunean Leioako Berbalamiñe euskara taldeak; baita sorpresaz beterik egongo dela aurreratu ere. 19:30etik aurrera, Oxabi taldearen musikarekin poteoa egingo dute Xcaret tabernatik hasita. Eztarriak berotzeko onena! 21:30ean, berriz, kantu afaria izango dute Betiko ikastolan. Txartelak salgai jarri dituzte ohiko lekuetan. Afaria 20 euroan egongo da eta Berbalamiñeko bazkideentzat 18 euroan. Parte hartu nahi duten guztiek ondoko helbide elektronikora bidal dezakete mezua: berbalamine[abildua]yahoo.es. Argazkian, Berbalamiñek Leioan egindako lehenengo kantu afaria, 2009an / © Berbalamiñe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun