Durangoko institutuan aretoan egindako saioaren bitartez hasi da gaur Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren 20. edizioan. Bertan, Lea Artibai eta Bilboaldeko taldeak ibili dira lehian. Epaimahaiaren arabera, aurreneko taldea izan da onena, Bizkaie! agerkari digitalak zabaldu duenez. Saioak sailkapen-izaerakoak direnez, finalaurrekora Lea Artibai taldea joango da. Kanporaketa martxoaren 13an izango da, eta iazko irabazle Ipar Uribe taldearekin, hau da, Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) neska-mutilekin lehiatu beharko du, 11:30etik aurrera, Derioko Txorierri institutuan. Gauzak horrela, aurten ere finalera heltzeko saio bakarra irabazi beharko dute eskualdekoek. Txapela nork janzten duen hilaren 23an erabakiko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan hasita. Argazkian, Peru Vidal leioaztarra kantari iazko finalean / © BBK.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!