Areetan bulego nagusia daukan Remolcadores Ibaizabal SA enpresako langileek kontzentrazioan egingo dituzte bi ostegunez, martxoaren 1ean eta 9an, jasotako "erasoak" zein zigorrak eta Bilboko Portuko Agintaritzaren "pasibotasuna" salatzeko. 2011ko ekainaren 13tik 16ra bitartean greba egin zuten, lan hitzarmenaren alde. Hain zuzen ere, aipatu egunetan Portugaleteko moilan izandako eserialdiagatik, 40 behargin zigortu zituen enpresak. Kasu gehienetan, hiru hilabeteko lana eta soldata kendu nahi dizkie. LABeko bi delegatuen kasuan, zigorra bost hilabeteraino heltzen da, sindikatu abertzaleak jakinarazi duenez. ELAk eta LABek aipatu zigorrak errekurritu dituzten arren, epaiketa martxoaren 13an egingo diete Ibaizabalgo atoiontzietako langileei. Argazkian, Ibaizabalgo atoiontziak Portugalete parean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!