"Murrizketarik ez. Inposiziorik ez" lelopean, martxoaren 27an Bilbon manifestazioa egitea erabaki dute ErNE, ELA, ESAN, SIPE eta EUSPEL Ertzaintzaren sindikatuek. Halaber, hilaren 29an Erandioko ertzain-hirian egingo dute itxialdia langile erakundeetako ordezkariek,
Europa Press albiste agentziak aurreratu duenez. Kaleratutako oharrean iragarri dutenez, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailari helaraziko diete berain aldarrikapenak: negoziaketetan ez dute parte hartuko, soldata zein lan eta gizarte eskubideen murrizketak bertan behera utzi ezean. Gaineratu dutenez, soldata zein eskubideen murrizketen kontra deitutako mobilizazio guztiak "babestuko" dituzte. Ildo berean, "greba zein lan eskubideen konplimendu zorrotza" defendatu dute Ertzaintzaren sindikatuek. Martxoaren 29rako
greba orokorra deitu dute LAB, ELA, EILAS, EHNE eta ESK sindikatuek zein gizarte eragile ugarik. Argazkian, 2011ko urtarrilaren 27ko greban Leioako Artea merkatalgunera igotako lagunei oldartu zitzaizkien ertzainak.