Hilaren 11n, Berangotik Sopelako hondartzara arteko bizikleta martxa egingo dute, Uribe Kostako Mankomunitateak antolatuta. Egun berean tokiko emakumeen elkarteak eskainiko du ikuskizuna: “Berango y sus mujeres” arratsaldeko zazpietatik aurrera egongo da ikusgai Berango Antzokian, poesia errezitaldia ere izango dela.
Martxoaren 15etik aurrera ekitaldi ugari egongo da: “El vuelo del tren” zinema foruma, udalerriko emakumeen historia erakutsiko duen “Heroínas de Berango” antzezlana eta pare bat kontzertu. Lehenengo musika saioa Leioako Musika Eskolako La Kantoria emakume-taldeak eskainiko du hilaren 24an. Bestalde, 31n, koto –Japoniako musika tresnarik zahar eta esanguratsuenetariko bat– errezitaldia eskainiko du Yoshie Sakai-k. Berango Antzokian izango da saioa.
Emakumeen Jardunaldiak Berangon
Emakumeei zuzendutako ekitaldiz beteta egongo da martxoa Berangon. "La mujer en las artes escénicas de Euskadi. Siglo XX. Teatro" izenburuko hitzaldiarekin abiatuko dira jarduerak larunbat honetan, martxoak 3, Arantza Iurre Getxoko Antzerki Eskolako kidearen eskutik. Saioa 19:00etan izango da Berangoetako kultur etxean. Hurrengo egunerako oroitzapen martxa deitu du Berangoko Emakumeen Elkarteak. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, berriz, antzerkia izango da. "Yo que tú me compraba una Harley" izenburuko komediak aldaketak egiteko edozein garai egokia dela agerian uzten du, baita 50 urte baino gehiago betetzen direnean ere. Arratsaldeko zazpietatik aurrera izango da, Berango Antzokian. Argazkian, 2010eko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, erakusketa osatu zuten Berangoko emakumeen irudiekin / ©