Asteburuan merkeago erosteko aukera izango da Sopelan eta Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 1a, 13:52

Martxoaren lehenengo asteburuan Sopelako Merkatarien Elkarteak antolatutako azokatxoaz gozatzeko aukera izango da. Hilaren 2tik 4ra eremu ezberdinetako dendariek beraien produktuak kalera aterako dituzte, eta prezio berezi batean mota askotako artikuluak erosi ahal izango dira. "Gainera, erosketak merkeago egiteaz gain, herriko komertzioa lagunduko dugu gure erosketekin", nabarmendu dute udal iturriek. Horrenbestez, ostiralean, 17:30etik 20:30era egongo da zabalik azokatxoa; larunbatean, 11:00etatik 20:30era; eta igandean, 11:00etatik 14:30era. Bestalde, asteartean zabaldu zuten outlet azokaren bigarren edizioa Leioan. Tokiko merkatarien elkarteak antolatuta, larunbatera arte, 20 saltoki inguruk beraien produktuak aterako dituzte kalera. Argazkia: © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun