Asteazkenean, hilak 7, emakumeak eta lan arloa gaia izango duen mahaingurua izango da eta horretan emakume etorkin batek, gazte batek, minusbaliotasuna duen emakume batek eta enpresari batek hartuko dute parte, egoera desberdinak ezagutu ahal izateko. Hori Villamonteko kultur aretoan izango da. Hilaren 13an, asteartea, Simulacro Teatrok “Las mujeres en las artes escénicas” ikerketaren aurkezpen performatua eskainiko du, Villamonten ere. Azkenik, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, igandean, martxoaren 18an, “La 52” antzezpena izango da, Plataforma Tirante konpainiaren eskutik. Lau pertsonen arteko harremanei eta orekei buruzko istorioa eskainiko du, beren arau faltsuekin eta gezurrekin.
“Kristalezko sabaia apurtzen” lelopean, “lan arloa eta zaintza bateratzeko egoera kristalezko sabaiaren oinarrizko ardatzetako bat bezala aztertuko da eta emakumeek lan baldintzekiko duten errealitate desberdin eta anitzetara hurbilduko gara, egoera desberdinak agerian uzte aldera, beren ugaritasunarekin, hau da, etxeko langileak, emakume etorkinak, gazteak, enpresariak, ama bakarrik duten familiak, minusbaliotasuna dutenak…”, nabarmendu du Eigurenek. Antolatutako jardueren egitarauarekin, Berdintasun Kontseiluaren eta Berdintasun Zerbitzuaren asmoa da emakume eta lan arlora hurbiltzea, emakumezkoek bizi dituzten errealitate ugari eta konplexuak ulertzeko eta “programatutako ekintzen bidez, kristalezko sabaia azpimarratu nahi dugu, perspektiba zabal batetik, eta aldi berean pertsona guztien lan eskubideei eta eskubide personalei buruz sentsibilizatu nahi dugu berdintasunezko gizarterantz abiatzeko helburuarekin”, gehitu du udal arduradunak.
Egitaraua:
Martxoak 5, astelehena
Hitzaldia: “La exclusión socio-económica de las mujeres: analizando los techos de cristal”.
Hizlaria: Nekane Jurado, ekonomista eta idazlea.
19:00etan, Villamonteko kultur etxean.
Martxoak 6, asteartea
Erakusketa: “Elkarrekiko mendekotasunak: etxeko langileak eta zaintzaren krisia”.
Torrene Aretoan (Torrene kalea, 3. Algorta)
18:00etan, bisitaldi gidatua, Esther Moreno erakusketako komisariarekin.
19:30etan, inaugurazioa.
Erakusketaren ordutegiak:
- Asteartetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00
- Larunbatak: 12:00-14,00 eta 18:00-21:00
- Igandeak: 12:00-14:00
Martxoaren 27ra arte ikusgai.
Martxoak 7, asteazkena
Mahai Ingurua: "Emakumeak eta lan arloa: kristalezko sabaiaren inguruan bizipenak eta pentsamenduak partekatzen".
19:00etan, Villamonteko kultur etxean.
Martxoak 13, asteartea
“Las mujeres en las artes escénicas” ikerlanaren aurkezpen antzeztua, Arantza Iurre egilearen eta Simulacro Teatroren eskutik.
19:00etan, Villamonteko kultur etxean.
Martxoak 18, igandea
Antzerkia: “La 52”, Plataforma Tirante Antzerki Taldea.
19:30etan, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.
Sarrera: 5 euro. Txartelak leihatilan salgai 18:30etik aurrera.
Hitzaldietan haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Behar izanez gero, harremanetan jarri Berdintasun Zerbitzuarekin: 944 660 136 edo berdintasuna[abildua]getxo.net.