Urtzi Perezen "Entre interiores" film laburra estreinatuko dute bihar Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 1a, 17:35

Ostiral honetan, martxoak 2, egindako azken film laburra estreinatuko du Urtzi Perez Gerrikagoitia zinegile gazteak. Horretarako, Itzubaltzeta gaztetxea aukeratu du getxoztarrak. Saioa iluntzeko zortzietan izango da. "Entre interiores" pelikulak 9 minutuko iraupena dauka eta, antzerki zein zinema munduan, Euskal Herrian aski ezagunak diren Ander Lipusek eta Patxi Lazkanok egin dituzte aktore lanak. Baina, estreinaldiaz gain, hurrengo egunetan ere hainbat saio eskainiko ditu Perezek. Larunbatean, hilak 3, Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko Plaza Beltza herri-kulturgunean proiektatuko dute "Entre interiores" izenburuko lana, 19:30ean. Ordu berean, baina igandean, gauza bera egingo dute Leioako Udondo gaztetxean. Argazkian, besteak beste, Ander Lipus agertzen da pelikulan / © ArteDrama.

Filmaren kartela

entreinteriores
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun