ELAk lan erreformaren kontrako manifestazioa egingo du bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 1a, 17:52

Eskumaldeko ELAko ordezkariek asanblada egingo dute ostiral honetan, martxoak 2, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Amaitutakoan, eguerdiko 12:15ak aldera, manifestazioan abiatuko dira Xake plazaraino. "Asanblada eta manifestazioaren arrazoia da martxoaren 29ko deitutako greba orokorra azaltzea: lan erreformaren aurkako jarrera islatuz eta langileen eskubideak aldarrikatuz", aipatu langile erakundeko arduradunek azaldu dutenez. Murrizketen kontrako Bilboko manifestazioaren atarian ere –atzeratu egin beharko zutena– batzarra egin zuten Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko ELAko ordezkariek. Orduan, baina, Altzagako azoka zaharrean izan zen bilkura, ondorengo kontzentrazioa Erandioko udaletxe aurrean egiteko. Argazkian, otsailaren 1eko elkarretaratzea.

ELAk lan erreformari buruz kaleratutako txostena

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun