Bertso poteo parte-hartzailea egingo dute bihar Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 1a, 18:46

Mungiako Taket bertsolaritza elkartearekin batera, ostiral honetarako, martxoak 2, bertso poteo parte-hartzailea antolatu du Urdulizko Iretargi kultur elkarteak. Aipatu saioa Basartena eta Txiberri tabernetan egingo dute, iluntzeko 8:30etatik aurrera. Bertsolariei dagokienez, Mikel Goiriena, Larra, Malen Amenabar eta Jone Larrinaga ibiliko dira kantu kantari, gainontzeko lagunak animatu artean. "Bertsolaritza gustuko baduzu eta ausarta bazara, etorri gurekin. Beno. Koldarra bazara ere, etorri berdin-berdin. Beldurrak kenduko zaizkizu eta!", adierazi dute Iretargikoek. Sorpresak ere izango direla aurreratu dute. Argazkian, besteak beste, Mikel Goiriena gonbidatu dute biharko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun