ELAk Areetan bezala, bihar, ostiralarekin, Eskumaldeko delegatuen asanblada egingo du
LAB sindikatuak Algortan. LABeko ordezkariak, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean bilduko dira, goizeko 9:30etik aurrera. Batzarreko gai nagusia martxoaren 29rako deitutako greba orokorra izango dute. Bertan, Txorierrin, Mungialdean eta Uribe Kostan greba egunean zein aurretik egin beharreko lanketa eta Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformak langileen eskubideak zelan kaltetuko dituen erakusteko bitarteko eta dinamikak zehaztuko dituzte. Bide batez, eguerdian prentsa agerraldia egingo dute tokiko sindikalistek. Ondoren, 12:30ean, hileko lehen ostiraletan ohi bezala, "Euskal presoak euskal lantokietara" lelopeko elkarretaratzea burutuko dute Algortan. Bestalde, Itzubaltzeta / Romoko hainbat auzokidek herriko Greba Batzordea antolatzeko deialdia jarri dute astelehenerako. Bilera Lope de Vega kaleko kultur etxean egingo dute, 19:00etan. Argazkian, Itzubaltzeta / Romoko Greba Batzordeak iazko greba orokorrean egindako elkarretaratzea.