Bizkaiko Zubiak ohorezko kide izendatuko du Unai Basurko nabigatzailea portugaletetarra, bere ibilbideagatik. Ekitaldia martxoaren 6an izango da, eguerdiko 12etan, eta marinela bera eta Jose Maria Arriaga Bizkaiko Zubiko presidentearekin batera, Gabino Martinez de Arenaza Aldundiko Turismo zuzendaria, BBKko ordezkari bat, Imanol Landa Getxoko alkatea eta Mikel Torres Portugaleteko alkatea ere egongo dira, Europa Press albiste agentziak aurreratu duenez. Basurkorentzat, Bizkaiko Zubia monumentu bat baino gehiago da, "mundurako atetzat" jo baitu beti. Horregatik, hala lehiaketetan nola
Pakea Bizkaia proiektu hezitzailean, horixe bera izan da bere ibilbideen irteera eta helmuga. Hori dela eta, Bizkaiko Zubiak portugaletetarraren keinua eskertu nahi du eta horregatik antolatu du ekitaldia. Egun horretan, Arriagak eta Basurkok opari bana elkartrukatuko dute. Gainera, Pakea Bizkaia proiektuak Basurkoren ibilbideari buruzko bi bideo emango dizkio Arriagari, zubiko itxaron-gelan proiektatuko direnak datozen hilabeteetan zehar. Argazkian, Pakea Bizkaia 2010eko urriaren 17an Bizkaiko Zubira heltzen / © Pakea Bizkaia.