Gazteria aktibatzeko ekitaldiak egingo dituzte bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 2a, 10:48

"Gazteria aktibo baten alde lelopean", larunbat honetan, martxoak 3, hainbat jarduera izango dira Algortan. Eguerdiko 12:30etik aurrera, poteoa egingo dute Baserri tabernatik abiatuta. Zintzurrak busti ostean, berriz, sabelak betetzeko ordua helduko da. Herri bazkariaz gozatzeko aukera izango dute Zabala eskoletara gerturatzen diren neska-mutil guztiek. Bazkalosterako, berriz, mahai-ingurua prestatu dute. Azkenik, eztabaidan aritu ostean, poteo musikatua egingo dute Algortako tabernetatik. Horretaz gain, sorpresa gehiago egongo direla aurreratu dute. Argazkian, hainbat neska-mutil jolasean, Getxoko Txorimalo gaztetxearen urteurren ekitaldietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun