Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 2a, 14:35

"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, 60 gizon-emakume inguruk egin dute elkarretaratzea gaur eguerdian Algortan. Eskumaldeko LABek Telletxe plazan zeukan jarrita hitzordua, 12:30ean, eta bertaraino gerturatu dira langile erakunde abertzaleko ordezkariak eta beste hainbat herritar. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz. Gaur, baina, berriro ere Algortan egitea erabaki dute, martxoaren 29ko greba orokorrari begira, delegatuen asanblada zeukatelako Villamonteko kultur etxean. Argazkian, LAB sindikatuak Algortako Telletxe plazan egindako kontzentrazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun