Kantu afari galiarra egingo dute gauean Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 2a, 15:13

Itzubaltzeta / Romoko gaztetxeak "Afari galiarra kantutan" izeneko ekimena hartuko du gaur gaueko 9etatik aurrera. Ekitaldian, Peru "Vidalix" eta Fredi "Paiaix" Leioa eta Algortako trobadoreak arituko dira, kopla eta abestien bideak eztarriak urratzen. Ekimena Ez Esan Inori koadrilak antolatu du, Itzubaltzeta gaztetxeak hilero herriko taldeei sorkuntza askerako eskaintzen dien ostiral herrikoiaren baitan. Antolatzaileen arabera, "afari izugarria, edabe magikoa eta giro jatorra" eskainiko dute, prezio herrikoian, bost euro, alegia. Afari galiarra iragartzeko, Asterix eta Obelixen leinuaren irudia erabili dute, Bretainian bizi dena. Kantu afariaren aurretik, Urtzi Perezen "Entre interiores" film laburra estreinatuko da, 20:00etan. Argazkian, Peru Vidal bertsolari leioaztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun