Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, argazki lehiaketa antolatu du Leioako Bilgune Feministak. Hain zuzen ere, "Emakumea eta martxoak 8" izango da txapelketaren gaia. Parte-hartzaileek bihar, asteartea, izango dute irudiak bidaltzeko azken eguna, ondoko helbide elektronikora:
leioakobilgunefeminista[abildua]hotmail.com. Irabazleak bi lagunentzako afaria jasoko du. Sari banaketa ostegunean bertan egingo dute Bulebarrean, iluntzeko zortzietako kontzentrazioa eta gero. Hala ere, argazkiak arratsalde guztian egongo dira ikusgai aipatu lekuan. Azkenik, ostiralean, mural herrikoia egingo dute 17:00etatik aurrera, baina oraindik ez dute tokirik zehaztu. Bestalde, larunbatean, hilak 10, eskualdeko hainbat eragile feministekin batera (Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada, Algortako Bilgune Feminista eta Erandioko Emakumeen Asanblada) antolatutako bizikleta martxa izango dute emakume leioaztarrek. Sopelako udaletxetik abiatuko dira 10:30ean, Leioan amaitzeko. Argazkian, abenduaren 13an, egun batzuk lehenago
10 urteko neskato batek pairatutako sexu-erasoa salatu zuten Leioan.