Kultur ekitaldiak eta aldarrikapena uztartuko ditu Erandioko Emakumeen Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 5a, 18:41

Erandioko Emakumeen Elkarte Soziokulturalak bazkaria eginez hasiera eman die gaur, astelehena, martxoaren 8aren inguruan antolatutako ekitaldiei. Bada, egitarauarekin jarraituz, udal Berdintasun Zerbitzuaren laguntzaz, “Pasos para la igualdad: Se hace camino al andar” izenburuko hitzaldia izango dute asteazkenean, hilak 7, 18:30etik aurrera, Altzagako azoka zaharrean. Ordu erdi beranduago, berriz, "Molestias clownicas" antzezlana eskainiko du toki berean Virginia Imaz Oihulari Klown taldeko kideak. Azkenik, ostegunera helduta, ohi bezala, Emakumeen Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea egingo dute 12:00etan, Erandioko udaletxe aurrean. Argazkian, Emakumeen Nazioarteko Eguneko kontzentrazioa Erandion, artxiboko irudian.

Martxorako egitaraua

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun