Egitaraua:
Martxoak 6, asteartea
11:00 Bolo txapelketa (Artea Bowling).
Autobusak: 10:30ean Sakoneta kiroldegian.
180 lagun gehienez.
Gonbidapenak hartzeko: Gizarte Zerbitzuetan edo Andrak elkartearen egoitzan.
Martxoak 7, asteazkena
19:00 Kafe-Huts antzerkia: “Jugando”. Kultur Leioako auditoriumean.
Gonbidapenak hartzeko: Kafe-Huts, Gizarte Zerbitzuetan edo Andrak elkartearen egoitzan.
Martxoak 8, osteguna
13:30 Elkarretaratzea Bulebarrean.
Andrak elkarteak antolatutako bazkaria
Informazioa eta izen ematea Andrak elkartearen bulegoan (Sabino Arana, 78).
Martxoak 9, ostirala
20:30 Choni Compañía Flamenca taldearen “La gloria de mi Mare” dantza-antzezlana, Kultur Leioan.
Sarrerak: 12 euro, Kultur Leioan.
Andrak elkartearen ekimenez, emakumezkoa izango da protagonista bakarra hurrengo egunetan Leioan, bihartik aurrera urtero antolatzen den Emakumeen Astea egingo baitute. Egun hauetan zehar hainbat ekintzaz gozatzeko aukera egongo da, beti ere emakumearen figura ardatz bezala izanda, Leioako Udalaren laguntzaz. Bihar bertan, ohiko bolo txapelketa egingo dute goizez, Artea merkatalguneko bolatokian. Autobusak 10:30ean abiatuko dira Sakoneta kiroldegitik. Horretaz gain, urtero bezala, elkarretaratzea izango da martxoaren 8an Bulebarrean Hitzordua 13:30ean jarri dute. Argazkian, Emakumeen Egunean ez ezik, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean ere egiten du elkarretaratzea Andrak elkarteak.